Gaur, blogarekin jarraitu dugu. Hasteko, blogean bideo bat zelan sartu daitekeen ikasi dugu. Horretarako, irakaslearekin batera pausuz - pausu egin dugu. Bakoitzak nahi izan duen bideoa sartu ahal izan du eta sartu ondoren, bakoitzak bere blogean ikusi ahal izan du.
Ondoren, beste klasekideen blogera sartzeko binkuloak zabaldu ditugu. Horretarako, besteei galdetu diegu eta falta direnak egingo ditugulakoan geratu gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario