martes, 20 de mayo de 2008

Teknologia e Metodologia

Bideoan honetan ikusi ahal izan dugu, metodologia tradizionala ikasleak aspertzen dituela baina, teknologia berrien munduan murgiltzea ez da bakarrik teknologia horiek ikasgelan sartzea. Honekin esan nahi dut, eskola batera nahiz eta ordenagailuak eta teknologia punta puntakoa eraman, metodologia aldatzen ez bada, ez du ezertarako balio izango. Nire ustez, garrantzitsuena ez da eskola batek teknologia berrienak izatea baizik eta, irakasteko erabiltzen duen metodologiak ikasleak motibatzea eta hauek, ikasi nahi izatea.

jueves, 15 de mayo de 2008

2008.V.15

Gaurko klasean, irakasleen ebaluazioa egin dugu. Ondoren, irakaslea ikasle batekin joan da eta nik, izan ditudan zalantzak ikaskide batzuei galdetu dizkiet. Gero, power pointarekin jarraitu dugu. Gaur ikasi dugu power pointan gauzak zelan sartu, batzuk lehenengo eta beste batzuk beranduago, sartzen ditugun irudiak mugimenduan sartzen... Gaurko lana pasan astekoaren jarraipena izan da. Hau ikusi eta gero, zelan gorde azaldu digu irakasleak, "empaquetar para CD-ROM" erabiltzen.

martes, 13 de mayo de 2008

2008.V.08

Gaurko klase praktikoan, power pointari buruz hitz egin dugu. Hitz egin baino, power pointaren bidez egindako aurkezpen batean ahotsa nola sartu ikasi dugu. Horretarako, lehenengo irakasleak eman dizkigu hainbat power point eta guk kopiatu egin behar izan ditugu. Horretarako irudi batzuk nondik atera ere azaldu behar izan digu batez ere, aurrean egon garenoi. Ondoren, den - dena k0piatu ondoren ahotsa nola sartu azaldu digu. Honen alboan, irudiak sartzearena oso erraza izan da ahotsarena konplikatuagoa izan baita. Ahotsa sartu baino lehen musika sartu diegu power pointak ikusten diren bitartean entzun daitezen. Guk atal hori ezin izan dugu egin ordenagailuak ez digulako utzi baina tira, behintzat zelan egiten den entzun ahal izan dugu. Musika sartu dutenean besteek ahotsa sartu diogu. Gu bi egon garenez, txandaka egin dugu eta gure power pointetan bi ahots entzuten dira. Bueno, ba hau da gaurko saio praktikoan ikasi duguna; orain zailena izango da, etxean bakarrik gaudela praktikan jartzea.

El desarrollo de competencias informacionales y digitales en el alumnado

Artikulu hau irakurri ondoren, argi geratu zait teknologiak gero eta gehiago sartzen ari direla irakaskuntzan. Ez dudana ulertzen da, artikulu honek dioena egia bada eta teknologiena errealitatea bada jada, zergatik karrera honetan ordenagailuak ez ditugun ikusi 3. mailara arte eta astean klase bat baino ez daukagun. Niretzat egia esan hobe da zeren ordenagailuekin ez naiz batere ondo konpontzen.
Horretaz aparte, ikusten dudanez gero eta gehiago sartuko dituzte bale, baina orain dauden irakasleak eta ez orain irakaskuntza ikasten ari direnak, prest al daude klaseak ordenagilu bidez emateko? Nik ez dut uste baina denetara moldatu beharko da eta nik dakidan gauza bakarra da datorren urtean informatikari buruzko hainbat kurso ikasi beharko ditudala seguruenik etorkizun ez hain urrunean niri tokatuko zaidalako ordenagailu bidez klaseak ematea. Beldurra ematen dit momentu hori iritsiko delako behar bada, nik nahi dudana baino lehenago.

martes, 6 de mayo de 2008

Ariño, el pueblo interactivo

Bideo hau ikusi nuenean hitz barik gelditu nintzen. Ezin nuen sinistu hain ikasle gazteak horrela maneiatzea ordenagailuekin. Badakit zenbat eta gazteagoa izan, behar bada errazago ikasiko dituztela gauza hauek guztiak baina, hala eta guztiz be, harrituta gelditu nintzen. Niretzat honek, bere alde onak eta txarrak ditu. Onen aldean dago, gaur egun ordenagailuak gero eta gehiago sartzen ari direla gure gizartean eta hain txikitatik erabiltzen jakinez, hobeto moldatuko dira gerora begira. Gainera, interneten informazio pila egonik, beraien esku daukate informazio hori orduro eta edozein momentutan zerbait ulertzen ez dutenean bertara jo eta kitto. Baina, hori guztiaz aparte, nik oraindik uste dut gauza batzuk badaudela ordenagailu gabe egiten direnak. Honekin esan nahi dut, idazten ikasi behar dutela. Badakit, eta bideoan ikusi dut ordenagailu horietan idatzi dezaketela baina ez dut uste gauza bera denik. Beharbada zahartuta egongo naiz baina ez dut uste teknologia berrien menpe egotea oso ona denik eta, bideoan ikusi duguna niretzat gehiegizkoa da.

jueves, 24 de abril de 2008

2008.IV.24

Gaur, blogarekin jarraitu dugu. Hasteko, blogean bideo bat zelan sartu daitekeen ikasi dugu. Horretarako, irakaslearekin batera pausuz - pausu egin dugu. Bakoitzak nahi izan duen bideoa sartu ahal izan du eta sartu ondoren, bakoitzak bere blogean ikusi ahal izan du.
Ondoren, beste klasekideen blogera sartzeko binkuloak zabaldu ditugu. Horretarako, besteei galdetu diegu eta falta direnak egingo ditugulakoan geratu gara.

miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gai honen inguruko informazioaren bilketan, artikulu interesgarri ezberdinak ikusi ditut. Ez nik uste bezain beste, berandu ibili naizelako eta bilatzeko orduan, googlen idatzi eta unibertsitateko kideen bloggean sartzen nintzen. Beraz, ez zait hain erraz egin artikuluak bilatzea.

Irakurri dudan bezala, bloggen bidez, , ikasleek pentsatu, idatzi, parte hartu eta elkarren artean jakintzak bana ditzakete. Bloggak, ikasleei hezkuntzan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen die, informazioa partekatuz, eta beste norbaitek norberak idatzitakoari buruz iruzkinak egin ditzan. Egia da, ikasle guztien artean ez dagoela komunikatzeko gogo bera eta, batzuentzat klaseko lan aspergarrietako bat baizik ez dela bitakora. Ez dugu blogen filosofia oraindik barneratu. Beste batzuengan, berriz, idazteko grina bizkortzen du baliabide hau eskura izateak eta bitakorak komunikatzeko ematen duen aukera aparta ikusten dute.

Artikulu hauek diotenez gero eta blogg gehiago sortzen ari dira. Nik suposatzen dut ondoko arrazoi hauek eragin izugarria dutela horretan:
· Erabilterrazak dira. Nik egia esan, ez dut uste hain erraza denik blogg bat erabiltzea baina hori pertsonaren araberakoa izango dela uste dut.
· Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute.
· Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean.
· Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.
· 5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.
Baina egia esan, bloggek hezkuntzan erabilera desberdinak izan ditzakete, portafolio elektroniko bezala, ikasle eta irakasleentzako web orria, talde lanean lan egiteko tresna, ikerketarako tresna... Aurkitu ditudan bi artikuluak, bi helbide hauetan aurki daitezke:
http://www.sarean.com/sarean/646
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464