martes, 13 de mayo de 2008

2008.V.08

Gaurko klase praktikoan, power pointari buruz hitz egin dugu. Hitz egin baino, power pointaren bidez egindako aurkezpen batean ahotsa nola sartu ikasi dugu. Horretarako, lehenengo irakasleak eman dizkigu hainbat power point eta guk kopiatu egin behar izan ditugu. Horretarako irudi batzuk nondik atera ere azaldu behar izan digu batez ere, aurrean egon garenoi. Ondoren, den - dena k0piatu ondoren ahotsa nola sartu azaldu digu. Honen alboan, irudiak sartzearena oso erraza izan da ahotsarena konplikatuagoa izan baita. Ahotsa sartu baino lehen musika sartu diegu power pointak ikusten diren bitartean entzun daitezen. Guk atal hori ezin izan dugu egin ordenagailuak ez digulako utzi baina tira, behintzat zelan egiten den entzun ahal izan dugu. Musika sartu dutenean besteek ahotsa sartu diogu. Gu bi egon garenez, txandaka egin dugu eta gure power pointetan bi ahots entzuten dira. Bueno, ba hau da gaurko saio praktikoan ikasi duguna; orain zailena izango da, etxean bakarrik gaudela praktikan jartzea.

No hay comentarios: