miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gai honen inguruko informazioaren bilketan, artikulu interesgarri ezberdinak ikusi ditut. Ez nik uste bezain beste, berandu ibili naizelako eta bilatzeko orduan, googlen idatzi eta unibertsitateko kideen bloggean sartzen nintzen. Beraz, ez zait hain erraz egin artikuluak bilatzea.

Irakurri dudan bezala, bloggen bidez, , ikasleek pentsatu, idatzi, parte hartu eta elkarren artean jakintzak bana ditzakete. Bloggak, ikasleei hezkuntzan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen die, informazioa partekatuz, eta beste norbaitek norberak idatzitakoari buruz iruzkinak egin ditzan. Egia da, ikasle guztien artean ez dagoela komunikatzeko gogo bera eta, batzuentzat klaseko lan aspergarrietako bat baizik ez dela bitakora. Ez dugu blogen filosofia oraindik barneratu. Beste batzuengan, berriz, idazteko grina bizkortzen du baliabide hau eskura izateak eta bitakorak komunikatzeko ematen duen aukera aparta ikusten dute.

Artikulu hauek diotenez gero eta blogg gehiago sortzen ari dira. Nik suposatzen dut ondoko arrazoi hauek eragin izugarria dutela horretan:
· Erabilterrazak dira. Nik egia esan, ez dut uste hain erraza denik blogg bat erabiltzea baina hori pertsonaren araberakoa izango dela uste dut.
· Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute.
· Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean.
· Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.
· 5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.
Baina egia esan, bloggek hezkuntzan erabilera desberdinak izan ditzakete, portafolio elektroniko bezala, ikasle eta irakasleentzako web orria, talde lanean lan egiteko tresna, ikerketarako tresna... Aurkitu ditudan bi artikuluak, bi helbide hauetan aurki daitezke:
http://www.sarean.com/sarean/646
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464

No hay comentarios: