miércoles, 16 de abril de 2008

Liburu elektronikoa

Bideo honi buruz, esan behar dut oso gauza edo material bitxia iruditu zaidala eta aldi berean, oso ondo pentsatuta dagoela. Beraz, oso egokia iruditzen zait. Pena ematen dit, nire eskola garaian horrelako tresnarik ez eduki izana. Oso egokia iruditzen zait Holandan planteatu duten ideia ere, liburu guztiak tresna honengatik ordezkatzea. Egia esan, ordua izan da horrelako zerbait asmatzeko, ikasleek motxiletan eramaten dugun pisua ez delako normala. Nik gaur eraman behar izan dut portatila unibertsitatera eta bere pisua eta beste gauzen pisuarekin, ia ezin izan dut. Ikasleen lepoak asko eskertuko du tresna hau, nik uste. Hori bai, neskak esan duen bezala, beharbada itxaron egin beharko dugu tresna honen prezioa ez dagoelako denen esku.

No hay comentarios: