Bideo hau ikusi nuenean hitz barik gelditu nintzen. Ezin nuen sinistu hain ikasle gazteak horrela maneiatzea ordenagailuekin. Badakit zenbat eta gazteagoa izan, behar bada errazago ikasiko dituztela gauza hauek guztiak baina, hala eta guztiz be, harrituta gelditu nintzen. Niretzat honek, bere alde onak eta txarrak ditu. Onen aldean dago, gaur egun ordenagailuak gero eta gehiago sartzen ari direla gure gizartean eta hain txikitatik erabiltzen jakinez, hobeto moldatuko dira gerora begira. Gainera, interneten informazio pila egonik, beraien esku daukate informazio hori orduro eta edozein momentutan zerbait ulertzen ez dutenean bertara jo eta kitto. Baina, hori guztiaz aparte, nik oraindik uste dut gauza batzuk badaudela ordenagailu gabe egiten direnak. Honekin esan nahi dut, idazten ikasi behar dutela. Badakit, eta bideoan ikusi dut ordenagailu horietan idatzi dezaketela baina ez dut uste gauza bera denik. Beharbada zahartuta egongo naiz baina ez dut uste teknologia berrien menpe egotea oso ona denik eta, bideoan ikusi duguna niretzat gehiegizkoa da.
martes, 6 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario