jueves, 24 de abril de 2008

2008.IV.24

Gaur, blogarekin jarraitu dugu. Hasteko, blogean bideo bat zelan sartu daitekeen ikasi dugu. Horretarako, irakaslearekin batera pausuz - pausu egin dugu. Bakoitzak nahi izan duen bideoa sartu ahal izan du eta sartu ondoren, bakoitzak bere blogean ikusi ahal izan du.
Ondoren, beste klasekideen blogera sartzeko binkuloak zabaldu ditugu. Horretarako, besteei galdetu diegu eta falta direnak egingo ditugulakoan geratu gara.

miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gai honen inguruko informazioaren bilketan, artikulu interesgarri ezberdinak ikusi ditut. Ez nik uste bezain beste, berandu ibili naizelako eta bilatzeko orduan, googlen idatzi eta unibertsitateko kideen bloggean sartzen nintzen. Beraz, ez zait hain erraz egin artikuluak bilatzea.

Irakurri dudan bezala, bloggen bidez, , ikasleek pentsatu, idatzi, parte hartu eta elkarren artean jakintzak bana ditzakete. Bloggak, ikasleei hezkuntzan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen die, informazioa partekatuz, eta beste norbaitek norberak idatzitakoari buruz iruzkinak egin ditzan. Egia da, ikasle guztien artean ez dagoela komunikatzeko gogo bera eta, batzuentzat klaseko lan aspergarrietako bat baizik ez dela bitakora. Ez dugu blogen filosofia oraindik barneratu. Beste batzuengan, berriz, idazteko grina bizkortzen du baliabide hau eskura izateak eta bitakorak komunikatzeko ematen duen aukera aparta ikusten dute.

Artikulu hauek diotenez gero eta blogg gehiago sortzen ari dira. Nik suposatzen dut ondoko arrazoi hauek eragin izugarria dutela horretan:
· Erabilterrazak dira. Nik egia esan, ez dut uste hain erraza denik blogg bat erabiltzea baina hori pertsonaren araberakoa izango dela uste dut.
· Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute.
· Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean.
· Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.
· 5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.
Baina egia esan, bloggek hezkuntzan erabilera desberdinak izan ditzakete, portafolio elektroniko bezala, ikasle eta irakasleentzako web orria, talde lanean lan egiteko tresna, ikerketarako tresna... Aurkitu ditudan bi artikuluak, bi helbide hauetan aurki daitezke:
http://www.sarean.com/sarean/646
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464

La web 2.0

Bideo hau ikusi ondoren ez dakit oso zehazki zer esan. Bideo honetan ikusi ahal izan dugu klasean emanda genuena. Orain ikusteak esan nahi du, ikasitakoa edo klasean emandakoa birpasatzen ari naizela. Esan behar dut nik web 2.o -ren kontu hori ez nekiela zer zen, baina hain gaizki ez dagoela esan dezaket, hau da, benetan informazioa lotzeko eta elkartrukatzeko bada, ondo dago.

Aipatzekoa da, bideo honetan esaten dutela edonork erabiltzeko gauza dela. Hau da, informazioa edonork publika dezakeela, edonork egin ditzakeela komentarioak eta abar. Ni horrekin ez dakit oso ados nagoen ez baitzait oso erraza iruditzen. Horretaz aparte, nahiko interesgarria iruditzen zait web 2.0 honek ekarri edo ireki duen sistema. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurketzeko aukera daukagu.

Aipatzekoa da, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Niri pena handia ematen dit eguneroko egunkariak desagertzea. Nire ustez, gehiegi bizi gara teknologia berrien mende.

jueves, 17 de abril de 2008

2008.IV.17

Gaurko klasean bloga apaindu dugu. Hasteko, gure perfilean gure argazkia sartuta ez geneukanak, argazkia sartu dugu. Horretarako perfila editatuz. Gero, gure bloggean erlojua jarri dugu. Bakoitzak nahi izan duena aukeratu du.

Gaur oso interesgarria iruditu zait klasea, aukera izan dugulako gure modura apaintzeko gure bloggsa. Orokorrean, gauza desberdinak eta interesgarriak ikasi ditugu.

miércoles, 16 de abril de 2008

Liburu elektronikoa

Bideo honi buruz, esan behar dut oso gauza edo material bitxia iruditu zaidala eta aldi berean, oso ondo pentsatuta dagoela. Beraz, oso egokia iruditzen zait. Pena ematen dit, nire eskola garaian horrelako tresnarik ez eduki izana. Oso egokia iruditzen zait Holandan planteatu duten ideia ere, liburu guztiak tresna honengatik ordezkatzea. Egia esan, ordua izan da horrelako zerbait asmatzeko, ikasleek motxiletan eramaten dugun pisua ez delako normala. Nik gaur eraman behar izan dut portatila unibertsitatera eta bere pisua eta beste gauzen pisuarekin, ia ezin izan dut. Ikasleen lepoak asko eskertuko du tresna hau, nik uste. Hori bai, neskak esan duen bezala, beharbada itxaron egin beharko dugu tresna honen prezioa ez dagoelako denen esku.

animator vs. animation

Nik ez dakit zein den bideo honen helburua oso zehazki baina, esan dezaket niri egia esan ez didala ezer esan. Bidoeo honen bidez ikus daiteke ordenagailuen bidez hainbat gauza egin ditzakezula, baina nire ustez arinegi gertatzen dira gauzak. Horretaz aparte, 6 munekoak agertzen direnean, seirak daude momentu berean zerbait egiten eta ezin izan diet denei jarraitu. Hau guztiaz aparte, ez daukat bideo honi buruz esateko beste ezer.

jueves, 10 de abril de 2008

2008.IV.10

Gaurko klasean blog bat zer den ikasiko dugu. Horretarako irakasleak ikasleei galdetu digu zer den. Nik ideiarik ez daukat. Esan dutenagatik blog bat web gune bat da. Hasteko apunte batzuk ikusiko ditugu bitakora edp web logari buruz. Blog bat egunkari elektroniko bat da. Gaurko klasea amaitu baino arinau blog bat egingo dugu. Blog bat edonork egin dezake. Blog batean dagoena sarean dago; denetarik sartu geinke. Edonork egin ditzake iruzkinak. Egiten diren sarrera berriak goian agertzen dira, hau da, arinaukoaren gainean. "Feed" elikatu. "Feed back" retroalimentación. Informazio gehiegi dagoenean tak edo etiketak egiten dira. Hemen informazioa oso erraz gordetzen da. Erabiltzen da: informazioa gordetzeko, informazioa trukatzeko, iritzia elkartrukatzeko, feed -arena, lanak egiteko, proiektuak garatzeko, gauza pertsonalak gordetzeko (hau besteek ikusteko edo pribatua izan daiteke). Bloga egin dugu eta horretarako kolorea, letra mota, letraren tamaina eta nire perfila aldatu ditut.